2.1. Herriaren Defendatzaileen Koordinaziorako XXXI. Jardunaldiak
Erkidegoetako Herriaren Defendatzaileek eta Espainiako Herriaren Defendatzaileak Herriaren Defendatzaileen Koordinaziorako XXXI. Jardunaldiak egin dituzte Iruñean. Bertan, ikuspuntu ezberdinetatik aztertu zuten hots-kutsadurak bizi kalitatean duen eragina.
Gizakien jardunetik sortutako zarata ohikoa da aisialdiko inguruetan eta egunerokotasunean egiten ditugun jardueretan. Zarata horrek, gehiegizkoa denean, bizi kalitateari modu negatiboan eragiten dio eta ingurumena kaltetzen du.
Jendartean sortzen duen egonezina gizarte-gatazken iturri izan da eta horren ondorioz, erreklamazio eta kexa ugari ekarri ditu Herriaren Defendatzaileetara. Aurkeztutako kexen inguruko gomendioekin batera, gai horri dagokionez txosten berezi ugari egin izan dira. Herrien defendatzaileen jarduera horiek zarataren aurkako gizarte-kultura bat sortzen lagundu dute, poliki-poliki, botere publikoen artean hedatzen doana, pertsona guztiek hots-kutsadurarik gabeko etxebizitza batean bizitzeko duten eskubidea aitortzeko bidean.
Herrien defendatzaileek jakin badakite hots-kutsadurak herritarren bizi-kalitateari eragiten diola eta horregatik, eragin horrek urra ditzakeen eskubide konstituzionalak benetan eta modu eraginkorrean bermatzeko beharrezko neurriak hartzea sustatu nahi izan dute.
Neurri horiek botere publikoei igorri zaien
HERRIAREN DEFENDATZAILEEN DEKALOGOA ZARATAREN KONTRA
Herritarrek zaratarik gabeko bizilekua izateko duten eskubidearen alde.
Herriaren defendatzaileek, hots-kutsadurak herritarren bizi-kalitatean eragin kaltegarria duela ohartuta, zenbait neurri proposatu nahi dituzte benetan eta eraginkortasunez bermatzeko eragin horrek urra ditzakeen eskubide konstituzional